GRUP LA PAU
  • Spanish
  • Catalan
  • Euskara
ACCESOS

BERDINTASUN POLITIKA

Berdintasun politika

Grup La Pauk bere konpromisoa adierazten du emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna integratzen duten politikak ezartzearekin, sexuagatiko zuzeneko edo zeharkako bereizkeriarik gabe, bai eta gure erakundean benetako berdintasuna lortzeko neurriak bultzatzearekin eta sustatzearekin ere, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna gure politika korporatiboaren eta giza baliabideen politikaren printzipio estrategiko gisa ezarriz, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren definizioaren arabera.

Enpresaren jarduera garatzen den eremu guztietan, hautaketatik hasi eta sustapeneraino, soldata politika, prestakuntza, lan eta enplegu baldintzak, lan osasuna, lan denboraren antolamendua eta kontziliazioa tartean direla, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa geure egiten dugu. Horri buruz hartzen diren erabaki guztien berri emango da, eta enpresaren inguruan proiektatuko den irudia bat etorriko da emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipio horrekin.

Aipatutako printzipioak praktikan jarriko dira berdintasun neurriak sustatuz edo egungo egoerarekiko hobekuntzak ekarriko dituen berdintasun plan bat ezarriz, dagozkion segimendu sistemak antolatuz, erakundean eta, hedaduraz, gizarte osoan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko.

Gustatuko litzaizuke Grup La Paun lan egitea?