Grup La Pauk bi motatako osasun zerbitzu prebentiboak ematen ditu: formatu txiki, ertain eta handiko ekitaldien estaldura sanitarioa eta autobabeserako planak.
Grup La Pauk esperientzia handia du orotariko ekitaldien estaldura sanitarioan, administrazioek edo erakunde publikoek, enpresek, erakunde pribatuek nahiz partikularrek antolatutako ekitaldietan. Konpainia bere inguruko kirol eta jolas erakundeei hasi zen halako zerbitzuak eskaintzen, esaterako, Badalonako DKV Joventuten partidetan eta Palau Sant Jordin egindako kontzertuetan. Zerbitzu hau sendotzea, lortutako emaitza onak eta lantaldeak jardute eremu honetan profesionalizatzea funtsezko faktoreak izan ziren 2010ean kooperatibak apustu estrategiko bat egitea eta zerbitzu hau bultzatzea erabaki zezan.
Gaur egun, hurbileko orotariko kirol eta jolas ekitaldiak betetzen jarraitzeaz gain, Grup La Pauk autobabeseko eta larrialdi sanitarioak konpontzeko zerbitzuak ematen ditu milaka pertsona biltzen dituzten nazioarteko ekitaldietan, hala nola Primavera Sound, Sonar, Bioritme jaialdia, Circuit Festival, les Santes de Mataro, World Roller Games eta Bartzelonako Apirileko Azokan.
Honenbestez, ekitaldi lokalagoak izan edo jende asko biltzea aurreikusten den ekitaldiak izan, Grup La Pauko profesionalen taldeak baditu beharrezko baliabide teknikoak eta esperientzia luzea ekitaldi mota bakoitzari estaldura sanitario egokiena emateko.
Grup La Pauren ustez, ekitaldien estaldura sanitario eraginkorra kalitate berme handienekin emateko gakoa ekitaldi bakoitzaren inguruneari eta izaerari buruzko ezagutzan eta egokitzapenean datza.
Kooperatiba osatzen duten profesionalen taldeak azterketa lan xehea egiten du ekitaldia egin aurretik, egon daitezkeen arrisku guztiak kontuan hartzeko eta sortzen den premia bakoitzari azkar erantzuteko, bai konponbidea in situ emanda, bai berehala larrialdietara eramanda (hala diagnostikoaren nola ospitaleko tratamenduaren kasuan).
Grup La Pauk ekitaldien estaldura sanitarioko zerbitzu prebentiboa ematen die honako hauei:
Autobabeserako Plana nahitaez bete beharreko dokumentu bat da, 393/2007 Errege Dekretuan xedatuta dagoena. Dekretu horrek autobabesaren arloko oinarrizko araudia ezartzen du larrialdi egoera bat sor dezaketen jardueretan diharduten zentro, establezimendu eta bulegoentzat. Planaren helburua da espazio horretan pertsonetan eta ondasunetan gerta daitezkeen arriskuen prebentzioa eta kontrola finkatzea da, baita larrialdietan jarduteko protokoloa ezartzea ere.
Grup La Paun autobabeserako planak egiteaz arduratzen gara, halako bat behar duen edozein bezerorentzat. Dokumentua bi bloke handitan banatzen da:
Autobabeserako Plana dagokion administrazioan aurkeztu eta erregistratu behar da, eta nahitaez berrikusi behar da hiru urtean behin.
Grup La Pauk honako hauentzat egiten ditu autobabeserako planak:
• Administrazio publikoak
• Osasun arloko mutua pribatuak
• Enpresa pribatuak eta erakundeak
• Partikularrak
Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que el sitio web funcione correctamente y no se pueden desactivar en nuestros sistemas. Esta categoría solo incluye cookies que garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad del sitio web. Estas cookies no almacenan ninguna información personal. Por lo general, solo se configuran en respuesta a sus acciones realizadas al solicitar servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o completar formularios. Puede configurar su navegador para bloquear o alertar sobre estas cookies, pero algunas áreas del sitio no funcionarán. Estas cookies no almacenan ninguna información de identificación personal.
Las cookies que pueden no ser particularmente necesarias para que el sitio web funcione y se utilizan específicamente para recopilar datos personales del usuario a través de análisis, anuncios y otros contenidos integrados se denominan cookies no necesarias. Es obligatorio obtener el consentimiento del usuario antes de ejecutar estas cookies en esta web. La empresa utiliza Cookies de analítica que permiten contar las visitas y fuentes de tráfico para poder evaluar el rendimiento de nuestro sitio y mejorarlo. Nos ayudan a saber qué páginas son las más o las menos visitadas, y cómo los visitantes navegan por el sitio. Toda la información que recogen estas cookies es agregada y, por lo tanto, es anónima. Si no permite utilizar estas cookies, no podremos saber cuándo visitó nuestra web y es posible que su navegación no pueda ser completa.