Pertsonak dira, Grup La Paurentzat, konpainiaren core-a: bai taldea osatzen duten langileak, bai egunez egun haien zerbitzuen onuradun diren pertsona guztiak.
Hastapenetara itzuliz gero, hiritarrei zerbitzu emateko bokazio argia zuen langile talde baten batasunetik jaio zen Grup La Pau. Kooperatiba gisa duen antolaketa egiturak eta edozein zerbitzu emateko orduan duen bikaintasun profesionalak islatzen dute konpainiak pertsonekin hartua duen konpromisoa.
Grup La Pauk, gaur egun, 372 langile ditu. Langileon xedea da lehen mailako zerbitzu profesionala eskaintzea, eta giza tratua dute ardatz nagusietako bat.
Era berean, kooperatibak beti jarraitu izan die sexu bientzako tratu eta aukera berdintasunerako politikaren gidalerroei, konpainiaren edozein esparrutan.
Las personas son, para Grup La Pau, el core de su compañía: tanto los empleados que conforman el grupo, como todas aquellas personas que se benefician día tras día de sus servicios.
Si nos remontamos a sus inicios, Grup La Pau nació de la unión de un grupo de trabajadores con una clara vocación de servicio ciudadano. Su estructura organizativa, como cooperativa, y su excelencia profesional a la hora de prestar cualquier tipo de servicio, reflejan el compromiso de la compañía con las personas.
En la actualidad, Grup La Pau cuenta con una plantilla de 408 trabajadores enfocados en la prestación de un servicio profesional de excelencia, en el que el trato humano es uno de los ejes principales.
Asimismo, la cooperativa se ha guiado siempre bajo las directrices de una política de igualdad de trato y oportunidades para ambos sexos, en cualquier ámbito de la compañía.
Kooperatibak hasiera-hasieratik gehien azpimarratu duen alderdietako bat profesional guztien etengabeko prestakuntza izan da.
Osasun sektorea etengabe berregituratzeak eta aldatzeak, araudi aldaketetara egokitzeak eta baliabide teknikoak eta giza baliabideak berrikuntza teknologikoetara egokitzeak, bai eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko azken erabiltzaileak eskatzen duen eskakizunak ere, etengabeko prestakuntzako plan profesional baten beharra eskatzen dute.
Kasu honetan, Grup La Pauk hainbat prestakuntza bultzatzen ditu, honako hauetan oinarrituta:
• Kooperatibako langile guztien gaitasun eta kualifikazio profesionala hobetzea. Ibilbide profesional komun bat zehazten da, egindako lanaren arabera, aurrez definitutako prestakuntza estandarretara egokitzen dena.
• Osasun arloan lanean hasi berri diren langileen egokitzapena eta kualifikazioa. Arreta berezia jartzen da langileen hautaketan eta erreklutamenduan, baita barne komunikazioko politiketan eta langileen motibazioan ere.
• Berrikuntza teknologikoak inplementatzea: profesional guztiek merkatuko baliabide tekniko eraginkorrenak ezagutu eta erabil ditzaten.
• Kooperatibaren kudeaketa hobetzea, etorkizunean izan litezkeen zailtasunak aurreikusi eta haren egokitzapena sustatuz, bai eta prestakuntza eta birziklapena dinamizatzeko ekintzak eginez ere.
• Laneko segurtasuna eta lanean izan litezkeen arriskuen prebentzioa bermatzea, eta lan harremanetan eta barne araugintzako politiketan araudiak ezartzea.
• Gaitasun profesionalei eustea eta horiek hobetzea, profesionalei beren prestakuntza arlo espezifikoari buruzko ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak transmitituz, kalitatezko zerbitzu ezin hobea ematen dela bermatzeko.
Era berean, 2006az geroztik, kooperatibak badu giza baliabideen arloko plan estrategiko bat, prestakuntza ekintza nagusiak xedatzen dituena. Dokumentu horretan honako lehentasun hauek ezarri ziren:
• Bigarren mailako iturriak bildu eta hautatzea
• Garraio sanitarioko teknikariekin saio espezifikoak egitea
• Zuzendariekin elkarrizketak egitea aldizka
• Lan jardunaren zuzeneko behaketa
• Langileentzako galdetegia, haien prestakuntza itxaropenei, motibazioei eta abarri buruzkoa
• Erabiltzaileei inkestak egitea, plan estrategikoa berrikusteko, aztertzeko eta, ondoren, ebaluatzeko
Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que el sitio web funcione correctamente y no se pueden desactivar en nuestros sistemas. Esta categoría solo incluye cookies que garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad del sitio web. Estas cookies no almacenan ninguna información personal. Por lo general, solo se configuran en respuesta a sus acciones realizadas al solicitar servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o completar formularios. Puede configurar su navegador para bloquear o alertar sobre estas cookies, pero algunas áreas del sitio no funcionarán. Estas cookies no almacenan ninguna información de identificación personal.
Las cookies que pueden no ser particularmente necesarias para que el sitio web funcione y se utilizan específicamente para recopilar datos personales del usuario a través de análisis, anuncios y otros contenidos integrados se denominan cookies no necesarias. Es obligatorio obtener el consentimiento del usuario antes de ejecutar estas cookies en esta web. La empresa utiliza Cookies de analítica que permiten contar las visitas y fuentes de tráfico para poder evaluar el rendimiento de nuestro sitio y mejorarlo. Nos ayudan a saber qué páginas son las más o las menos visitadas, y cómo los visitantes navegan por el sitio. Toda la información que recogen estas cookies es agregada y, por lo tanto, es anónima. Si no permite utilizar estas cookies, no podremos saber cuándo visitó nuestra web y es posible que su navegación no pueda ser completa.