GRUP LA PAU
  • Spanish
  • Catalan
  • Euskara
ACCESOS

IBILGAILU FLOTA

IBILGAILU FLOTA

Grup La Pauk 427 ibilgailu sanitarioko flota bat dauka, garraio sanitario urgentea, garraio sanitario ez-urgentea, garraio egokitua eta prebentzio zerbitzuak eskaintzeko egokituta. Ibilgailu guztiak 836/2012 Errege Dekretuan xedatutako araudiaren arabera ekipatuta eta egokituta daude.

Ibilgailu flota berritu egiten da aldizka, osasun arloko azken aurrerapen teknologikoak txertatzeko.

Grup La Paurentzat funtsezkoa da bere taldeei beharrezko baliabideak ematea kalitatezko zerbitzu eraginkorra emateko, non berehalakotasuna, aparatuak eta giza esku hartzea funtsezko faktoreak diren.

“Ibilgailu flota berritu egiten da aldizka, osasun arloko azken aurrerapen teknologikoak txertatzeko”

Zein dira Grup La Pauren ibilgailu sanitarioen flota osatzen duten ibilgailuak?

Badalonako kooperatibaren ibilgailu flota honela banatzen da:

Garraio sanitarioko 405 ibilgailu0%
Garraio egokituko eta eskatu ahalako garraioko 9 ibilgailu (minibusak eta autokarrak)0%
Koordinaziorako eta/edo euskarri logistikorako 11 ibilgailu0%
Gizarte zerbitzuen 2 ibilgailu0%

Garraio sanitario ez-urgentea (GSEU)

Kolektiboei eta partikularrei garraio sanitario ez-urgenteko (GSEU) zerbitzuak emateko ibilgailu egokituak dira. Mota horretako anbulantzia asistentzialak A motakoak dira, eta honela sailkatzen dira:

Anbulantzia ez-asistentzial indibidualak

Urgentziarik ez duen paziente bat garraiatzeko ibilgailu egokituak. Anbulantzia konbentzional esaten zaie, eta pazienteak zentro medikoetara eramateko edo bideko laguntza medikorik behar ez duten ospitale altetara lekualdaketa programatuak egiteko erabiltzen dira. Halako ibilgailuak egokituta daude pazienteak banaka eta besaulkian, ohatilan edo gurpil aulkian garraiatzeko.

Banakako anbulantzia ez-asistentzialek badute larrialdi sanitarioetarako gidari tekniko batek eta larrialdietako osasun teknikariek osatutako talde bat.

Anbulantzia ez-asistentzial kolektiboak

Urgentziarik ez duten paziente bat baino gehiago garraiatzeko egokitutako ibilgailuak. Bideko laguntza medikorik behar ez duten pazienteen lekualdatze programatuak egiteko erabiltzen dira, pazienteok zentro medikoetara eramateko. Halako ibilgailuak mugimen zailtasunen bat –mugikortasun urritua– duten eta tratamendu espezifikoak –hala nola dialisia eta errehabilitazioa– behar dituzten pertsonen garraio kolektiborako egokituta daude.

Anbulantzia ez-asistentzial kolektiboek badute larrialdi sanitarioetarako gidari tekniko batek, garraio sanitariorako ziurtagiri profesionala duen laguntzaile batek eta larrialdietako osasun teknikariek osatutako talde bat.

Garraio sanitario urgentea (GSU)

Garraio sanitario urgenteko (GSU) zerbitzuak emateko ibilgailu egokituak dira. Halako anbulantzia asistentzialetan, B eta C motakoak eta anbulantzia bariatrikoak bereizten dira:

Oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia asistentzialak (OBE)

Larrialdi kasuetan, adibidez, istripu batean, oinarrizko osasun laguntza emateko egokitutako ibilgailuak. Seinale optiko eta akustikoekin joan ohi dira.

Oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia asistentzialek badute larrialdi sanitarioetarako gidari tekniko batek eta larrialdietako osasun teknikariek osatutako talde bat.

Bizi euskarri aurreratuko anbulantzia asistentzialak (BEA)

Larrialdietan osasun laguntza intentsiboa emateko egokitutako ibilgailuak. ZIU mugikor ere esaten zaie. Ibilgailua teknikoki prestatuta dago bizia galtzeko arriskuan dauden pertsonak garraiatzeko.

Bizi euskarri aurreratuko anbulantzia asistentzialek osasun larrialdietako gidari teknikoak, medikuek eta erizainek osatutako talde bat dute, eta horiek arduratzen dira lekualdatzean pazienteari arreta eta zaintza intentsiboa emateaz.

Anbulantzia bariatrikoak

Garraio sanitario urgenteko (GSU) nahiz garraio sanitario ez-urgenteko (GSEU) zerbitzuak emateko ibilgailu egokituak dira. Anbulantzia bariatrikoak, ZIU bariatriko izenez ere ezagutzen direnak, 150 kilo baino gehiagoko pazienteak eroso lekualdatzeko diseinatutako ibilgailuak dira. Halaber, inkubagailua behar duten jaioberriak lekualdatzeko ere erabiltzen dira halako ibilgailuak. Ibilgailu hauek badute ohatila elektriko batek eta errail mugikor batek osaturiko multzo bat, 300 kiloko edo hortik gorako karga ahalmenarekin, eta baita ainguraketa sistema bat ere.

Garraio egokituko eta eskatu ahalako ibilgailuen flota

Garraio egokituko eta eskatu ahalako ibilgailuen flota

Grup La Pauk autokar flota bat ere badu –54 plaza arteko autokarrak eta minibusak–, hala behar duten erakunde publiko eta pribatuei garraio egokitu eta eskatu ahalako zerbitzua emateko.

Autobus flota mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dago, ahalik eta lekualdatzerik onena bermatzeko, erosotasun eta segurtasun berme handienekin.

Koordinazioko eta/edo euskarri logistikoko ibilgailuen flota

Era berean, koordinaziorako ibilgailuek ere osatzen dute flota; esku hartzeko baliabide honen bitartez, baina, ez dago zauriturik garraiatzerik.

Azkenik, kooperatibak baditu euskarri logistikoko ibilgailuak, hala nola esku hartze azkarreko ibilgailuak, jendetza handia biltzen den ekitaldietan larrialdiei estaldura emateko; bai eta kanpainako ospitale bat eta unitate mediko mugikor bat ere, edozein larrialdiren aurrean lekuan bertan eta zaurituak ospitalera eraman ahal izan arte behin-behinean esku hartzeko. Halako baliabideen xedea, berehala artatu beharreko pertsona ugari biltzen diren larrialdiak dira; beraz, ohikoa da ekintza jendetsuetan egotea prebentzio gisa, hala nola kirol, jaialdi eta kultura ekitaldietan.