GRUP LA PAU
  • Spanish
  • Catalan
  • Euskara
ACCESOS

PRESTAKUNTZA

PRESTAKUNTZA

Honako hauek osatzen dute Prestakuntza Eskola: European Resuscitation Council eta Institut d ‘Estudis de la Salut erakundeen bidez bizi euskarrian akreditatutako irakasleek, jardunean dauden erizainek, larrialdietan aditu diren pertsonek eta garraio sanitarioko teknikariek. Era berean, irakasle taldea diziplinarteko lantalde batez osatzen da; bertako partaideak diplomadunak, ingeniariak, lan harremanetan aditu direnak eta lan arriskuen prebentzioko teknikariak dira.

Gure taldearentzako barne prestakuntzak egiteaz gain, Grup La Pauk prestakuntza saioak eskaintzen dizkie erakunde publiko eta pribatuei, baita partikularrei ere. Osasun zerbitzuak ematen esperientzia handia dugunez, kanpoko erakundeekin –bereziki tokiko erakundeekin eta udalekin– lankidetzan aritzeko aukera dugu, aditu gisa gure aholkularitza eskaintzeko.

Gaur egun, bi motatako prestakuntza ikastaroak egiten ditugu kanpoko erakundeentzat:

Kanpoko desfibriladore automatikoari buruzko ikastaroak (KDA)

Desfibriladore bat erabiltzeko baimena izango duten langileak akreditatzeko prestakuntza, azaroaren 20ko 151/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ikastaroan, bihotz-biriketako larrialdi baten aurrean kanpoko desfibriladore automatiko bat (KDA) erabiltzeari buruzko prestakuntza teoriko eta praktikoa eskaintzen da. Grup La Pauko adituek ikasleak gidatzen dituzte, halako kasuetan, bai aparatuak erabiltzean bai egoera kontrolatzean, nola jokatu behar duten jakin dezaten.

Lehen sorospenei buruzko ikastaroak

Lehen laguntzako oinarrizko ezagutzak jakiteko prestakuntza, pertsona baten osotasun fisikoa arriskuan jartzen duen larrialdi egoera bati aurre egin ahal izateko. Ikastaro honen helburua da pertsona batek azkar jardun ahal izateko behar diren ezagutzak ematea, pertsona horrek jasan ditzakeen kalteak murriztu edo saihestu ahal izateko.