GRUP LA PAU
  • Spanish
  • Catalan
  • Euskara
ACCESOS

ZERBITZUAK

ZERBITZUAK

Grup La Pauk ibilbide sendoa egina du osasun zerbitzuak ematen. Hastapenetan, kooperatibaren jarduna gaixoak, istripua izandako pertsonak eta mugikortasun urriko pertsonak anbulantzietan eramatera mugatzen zen.

Hala ere, urteekin eta proiektua sendotzearekin batera, kooperatibak baliabide berriak sartu ditu –baliabide teknikoak, besteak beste–, garraioaren arloko zerbitzuen eskaintza zabaltzeko.

2010ean, zuzendaritzak ekitaldien estaldura sanitarioaren aldeko apustu irmoa egitea erabaki zuen –prebentzio zerbitzuak–, eta horri esker, konpainiak jauzi kualitatiboa egin eta estaldura sanitarioa eman ahal izan du, jarduera ludikoetan eta kirol ekitaldietan ez ezik, nazioarteko jaialdietan ere, hala nola Sonar-en, Primavera Sound-en eta World Roller Games-en.

Era berean, eskatu ahalako garraioan ere espezializatu da kooperatiba (54 plazarainoko minibusak eta autobusak), bai eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako garraio egokituan ere.

Azkenik, Grup La Pau osatzen duten profesional guztien esperientzia zabala eta ezagutza espezializatuak helarazteko, kooperatibak lehen sorospenei eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoaren (KDA) erabilerari buruzko prestakuntza ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Garraio sanitario urgentea

Garraio sanitario ez-urgentea

Ekitaldien estaldura sanitarioa

Edukiera handiko unitate bidezko garraioa

Prestakuntza

Laguntzarik behar duzu? Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin!